Assístete: menpekotasun arriskua ezagutzeko web orri berria

Madrilgo 12 de Octubre Ospitaleak, Drogei buruzko Espainiako Planarekin batera eta Pfizeren babesarekin, “Assístete” web orria kaleratu dute, 18 urtetik gorako hiritarrei zuzendutako tresna, alkohola, tabakoa edo beste droga batzuekiko adikzio maila eta arrisku egoeran zauden ala ez ezagutzea ahalbidetzen duena.
Hiritarrak izatea beraien burua aztertzen dutenak da tresna honen helburua, beraien egoera arazotsua den ala ez eta espezialista batengana joan behar duten jakiteko.

AssisteteArazo arinak dituzten pertsonei beraien arrisku maila ezagutzeko eta substantzia ezberdinenganako erabilera ezegokia tratatzeko “lehenengo” web orria da, beti ere pertsona hauen kontsumoak menpekotasun gogorra suposatzen ez duten kasuetan, ez baitu ordezkatzen espezialista batek kontsultan egiten duen lana.

Horretarako, tresna honek Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) garatutako eta bermatutako “Assist” ereduan oinarritzen den test bat barneratzen du. Test honetan, kontsumitzen den substantzia motarekin eta maiztasunarekin zerikusia duten galderak agertzen dira, ondoren, substantzia bakoitzaren inguruan dagoen arriskuari buruzko txosten bat egiteko.

Test honen emaitzen arabera, web orrian bertan, hau da, on-line, aukeratutako substantziaren kontsumoa murrizten edo desagertarazten laguntzen duen esku hartze labur bat egiteko aukera ere eskaintzen da. Aukera honek gidatutako hiru saio biltzen ditu, eta saio hauetan adikzio edo kontsumo problematiko hori hobeto ulertzeko eta konpontzeko informazioa eta aholkuak eskaintzen dira.

Partaidetza guztiz anonimoa da eta sartzeko erabiltzaile eta pasahitz bat ematen dira; honela, pertsonak nahi duenean eta berak nahi duen erritmora egin daiteke esku hartzea.

“Assístete” ez da 18 urtetik beherako gazteentzat, adin honetan, hau da, nerabezaroan, kontsumo problematikoak eta adikzioak ematen direnean, arreta espezializatua derrigorrezkoa delako, eta gainera, esku hartze laburrak, web orri honetan egiten diren bezelakoak, nagusien artean baino ez direlako eraginkorrak.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
%d bloggers like this: