cannabis Archive
Gazteen eta drogen arteko harremanari buruzko azken Eurobarometroak adierazten duenez, 15 eta 24 urte bitarteko europar gehienak oraindik kanabisa legeztatzearen aurka daude, baina substantzi hau erregularizatzea eskatzen dutenak %34tik %45eraino igo dira azken hiru urteotan. Espainiar estatuan igoera hau oraindik nabarmenagoa da: 2011ko %35atik egungo %47ra pasatu da. Europar Batzordeak eskatutako barometro honek, bestalde, gazte
Europako Drogen Behatokiaren arabera, 15 eta 34 urte bitarteko Europako 14 milioi gaztetik gorak kalamua kontsumitu dute azkenengo urtean. 15 eta 18 urte bitarteko europar gazteen artean kalamuaren kontsumoa murriztea eta kontsumo honekin lotuta dauden arriskuak ekiditea -batez ere, gehiegizko kontsumoarekin lotuta daudenak- da Europako Behatokiak laguntzen duen proiektuaren helburua. Proiektu hau FAD-ek koordinatuko du
Osasun Mentalaren koordinatzaileak, marihuanaren erabilera dela eta, hainbat gaixotasunetan arriskuak sortzen ari direla adierazi du, eta aldi berean gaixotasun hauek buruko gaitzekin eta arazo psikotikoekin erlazionatuta daudela azaldu du. Gainera, Euskadin, orokorrean, kokaina, extasia edo droga aluzinogenoen kontsumoa bajatu eta speed kontsumoa aldiz igo dela aipatu du. Iturria: El Correo Digital
Eusko Jaurlaritzako osasun publiko eta adikzioetako zuzendariak, Miren Dorronsolok, pasa den irailaren 27an, Parlamentuko egoitzean, “Euskadi eta Drogak 2012” ikerketa aurkeztu zuen, non Euskal Erkidegoko kontsumoaren azken datuak isladatzen diren. 1992. urtean biltzen hasi ziren bi urteroko ikerketak dira. Urte honetan, berrikuntza bezala, joko eta internet adikzioak ere agertzen dira. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_otrosamb/adjuntos/promocion_salud/940012e_Euskadi_drogas_2012_e.pdf
Kannabis eta tabako kontsumoa ere jaisten da. Iturria: elcorreo.com
Gero eta arinago probatzen dute alkohola. Hasteko-adina 13 urtetan dago. Iturria: www.diariovasco.com
Donostiako Ospitaleko Unitate Psikiatrikoak, droga kontsumoekaitik psikosis-agerraldiak sufritzen dituzten gazteen kopurua igo dela nabaritu du. Iturria: Diario Vasco
Gizonezkoa, goi-mailako hezkuntza ikaslea eta beraien gurasoen etxean kokatua. Honelakoa da ohiko gazte kontsumitzaile gehiengoaren profila: 18 eta 25 urte bitartekoa, azken hile honetan gutxienez bi aldiz mozkortu dena, kannabisa azken astean kontsumitu duena edo kokaina, extasia, aluzinogenoak edo anfetaminak azken hogeita hamar egunetan hartu duena. Iturria: El País digital