28 Nov 2013
Eusko Jaurlaritzak, kannabis kontsumoa dela eta, nerabeen buruko gaitzen igoeraz ohartarazten digu
Osasun Mentalaren koordinatzaileak, marihuanaren erabilera dela eta, hainbat gaixotasunetan arriskuak sortzen ari direla adierazi du, eta aldi berean gaixotasun hauek buruko gaitzekin eta arazo psikotikoekin erlazionatuta daudela azaldu du. Gainera, Euskadin, orokorrean, kokaina, extasia edo droga aluzinogenoen kontsumoa bajatu eta speed kontsumoa aldiz igo dela aipatu du.