Europako Drogen Behatokiaren arabera, 15 eta 34 urte bitarteko Europako 14 milioi gaztetik gorak kalamua kontsumitu dute azkenengo urtean. 15 eta 18 urte bitarteko europar gazteen artean kalamuaren kontsumoa murriztea eta kontsumo honekin lotuta dauden arriskuak ekiditea -batez ere, gehiegizko kontsumoarekin lotuta daudenak- da Europako Behatokiak laguntzen duen proiektuaren helburua. Proiektu hau FAD-ek koordinatuko du