(Castellano) La FAD lidera un proyecto europeo para analizar y prevenir los riesgos del cannabis en jóvenes
Europako Drogen Behatokiaren arabera, 15 eta 34 urte bitarteko Europako 14 milioi gaztetik gorak kalamua kontsumitu dute azkenengo urtean.
15 eta 18 urte bitarteko europar gazteen artean kalamuaren kontsumoa murriztea eta kontsumo honekin lotuta dauden arriskuak ekiditea -batez ere, gehiegizko kontsumoarekin lotuta daudenak- da Europako Behatokiak laguntzen duen proiektuaren helburua. Proiektu hau FAD-ek koordinatuko du eta Espainia, Italia, Portugal eta Errumaniako beste bost erakundek ere parte hartuko dute proiektuan.
Proiektua “Implementación de un programa de prevención del abuso de cannabis entre jóvenes consumidores y evaluación de resultados mediante una escala de actitudes hacia el consumo de drogas” deitzen da (CAPPYC, ingelesezko sigletan) eta arestian aipatutako lau herrialdeetako 15 eta 18 urte bitarteko 2.400 gazteri zuzendutako prebentzio programa da.
Esku hartze prebentibo honen helburua bikoitza da: alde batetik, gazte-talde honetan, kalamua kontsumitzeko asmoa murriztea, eta bestetik, kontsumo horren inguruan dauden baldintza eta aldagaiak aztertzea, portaera hori -kalamua kontsumitzea- eta berorri lotuta dauden arrisku faktoreak hobeto ezagutzea ahalbidetzen duten eskala eta baliabide ezberdinak sortuz.
Programa aplikatu ondoren egingo den azterketaren emaitzak Europa guztiko aditu eta ikertzaileei helaraziko zaizkie.