Zigarro elektronikoak osasun zentru eta ikastetxe inguruetan debekatuta egongo dira
Zigarro elektronikoak leku publiko itxi batzuetan ezin izango dira kontsumitu, hala nola, garraio publikoetan, osasun zentruetan edo ikastetxeetan; baita ikastetxe, ospitale edo osasun zentruetako leku ireki batzuetan ere.
Debekatuta duten lekuak, sarreran edo ageriko leku baten debekua iragartzen duten kartelak jarri behako dituzte, edota kontsumorako prestatuta badaude, iragarri beharko dute.
Tabakoarekin gertatzen den moduan, psikiatriko eta presondegietan barnekoei kanpoaldean erretzeko baimena emango zaie, edota kontsumora prestatuta dauden geletan, beti ere, aireztapen eta seinaleztapen egokiekin.
Iturria: Europa Press