Tolerantziarik ez eskola-jazarpen homofobikoari

skola-jazarpena edozein motatako tratu txar psikologiko, hitzezko edo fisikoa da, denboran zehar behin eta berriz ematen dena eta ikaskidea baztertuz, fisikoki edo hitzez erasota, umiliatuz, mehatxatuz, xantaia eginez, beldurtuz,… adierazten da.

Ezberdintasunarekiko eta ezberdina denarekiko arbuioak eragiten du eskola-jazarpena eta gorroto-delitutzat hartzen da.
Eskola-jazarpenaren aurrean, irakasleek berehala esku hartu behar dute. Irakasle batek jazarpen kasu bati ez ikusiarena egiten badio, laguntza bebeharraren ez-egitezko delitua leporatu dakioke. Honez gain, ikastetxeak dagokion eskola-jazarpen protokoloa aktibatu behar du bestela ondorioak izan ditzake. Dena den, gurasoek edo tutore legalek gertaera salatu dezakete.

Biktimaren isiltasuna da eskola-jazarpena detektatzeko oztoporik nagusiena.
Ikasle homosexual (gay eta lesbiana), bisexual eta transexualen kasuan, isiltasun hau are handiagoa izaten da; izan ere, jazarpen honen zailatsunik handiena bere ikusiezintasuna izaten da: normalean ez da salatzen lotsariagatik edo besteen arbuio edo jazarpenaren beldurragatik.

Isiltasun hau eteteko, beharrezkoa da neska-mutilek guraso eta irakasleekin dituzten loturak sendotzea. Eskolako lagun baten jazarpen egoera salatu beharraz kontzientziatu behar dira ikasleak.

Oso kezkagarria da, are gehiago kontuan izanda homofobia eta transfobia direla irainen, burlen eta arbuioen arrazoi nagusia eskoletan.
Hau dela eta, eskoletan jazarpen homofobikoa eta transfobikoa detektatzeko eta erauzteko protokolo berria aurkeztu du Emakumearen Institutoak.

div1
Plan honen helburua jazarpen homofobikoaren lehen aztarnak detektatzea da, hauek ikertzea eta sexu-aniztasunaren heziketa hobetzeko eredu gisa erabiltzea. Beste ekintza batzuen artean, ikasleen bizikidetza biltzarrak sortzea proposatzen dute eta baita, beraien bizi-esperientziak kontatzeko LGBT diren helduak gonbidatzea geletara ere.

Gizartearen gaitz hau deuseztatzeko berebizikoa da anistasunarekiko errespetuan eta enpatian heztea gure gazteak, baina ez eskoletan bakarrik, mota honetako ekimenen bitartez, baita etxean ere, beti diogun moduan, familia baita haurrentzat eragile sozializatzaile nagusia eta berauen nortasuna eratzeko oinarria.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
%d bloggers like this: