ControlaTIC kanpaina
Mugikorrik gabe irten zaitezke etxetik? Ikasteko itzali egiten duzu? Zenbat aplikazio erabiltzen dituzu egunean? Berehalako mezularitza, sare sozialak edo Internet gutxiago erabili beharko zenituzkeela uste duzu?
Mapfre Fundazioaren ControlaTIC heziketa proiektuak teknologia berrien erabilera ez egokia ekiditea bilatzen du, erabilera, gehiegikeria eta adikzioa ezberdintzeko tresnak eskainiz irakasleei, gurasoei eta gazteei eta Osasun Digital ona garatzea sustatuz.
ControlaTIC ekimenak IKTen gehiegizko erabilerak eta “teknoadikzioek” izan ditzaketen ondorioak ezagutarazi nahi ditu eta erabilera-ohitura osasuntsuak bultzatu.
Kanpaina hau Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei, DBHko lehen eta bigarren ziklokoei eta ikasle hauen familiei zuzenduta dago, familiak baitira gazteen segurtasuna bermatzeko erantzukizuna dutenak eta IKTen gehiegizko erabilera ekiditeko neurri egokiak hartu behar dituztenak; hezkuntza profesionalei ere zuzenduta dago,beraien zeregina funtsezkoa baita ikasleei baloreak transmititzerakoan.
Irakasleentzako gidak, gurasoentzako gidak eta gazteentzako, IKTekin duten inplikazio maila ezagutzera eta segurtasunari buruzko informazioa eskaintzera zuzenduta dauden sareko baliabideek osatzen dute proiektu hau
Proiektu honi buruzko informazio guztia bere web orrian aurkitu dezakezue.