Tabakismoaren Prebentzio eta Tratamenduari buruzko IX. Nazioarteko Symposiuma
Urriaren 23an eta 24ean, Madrilen Tabakismoaren Prebentzio eta Tratamenduari buruzko IX. Nazioarteko Symposiuma ospatuko da. Bederatzigarren edizio honetarako tabakismoaren esparruan adituak diren bertoko eta kanpoko profesionalek zuzenduko dituzten saio zientifiko ugari antolatu dituzte.
Gai ezberdinak landuko dira: nikotinari buruz egin diren ikerketen emaitzak, patologia psikiatrikoa duten erretzaileen tratamendu espezifikoa, tabakoa uztearekin lotzen diren arazoak (loditzea,…),… . Symposiumeko lan-saio nabarmenenetako bat zigarreta elektronikoei buruz izango da. Bertoko eta kanpoko profesionalek, hauei buruz egin berri diren ikerketen emaitzetaz hitz egingo dute.
Non eta noiz
2014.eko urriaren 23tik 24era
San Carlos Ospitale Klinikoaren Aretoan (Profesor Martín Lagos, z/g. Madril)
Antolatzailea
Madrilgo Erkidegoa
Harremanetarako
Telefon zenbakia: +34 91 662 46 50
Web orria: http://symposiumprevenciontabaquismo2014.com/
Informazioa
Izen-ematea: DOHAINIK.
izena emateko azken eguna: 2014.eko urriak 5
Izen-emate programa online dago web orrian.