62.000 gaztek aisialdirako lonjak aukeratzen dituzte
EAEko gazteen % 20k gazte lonja edo lokala dute gaur egun, Bizkaian gazteen % 21ek, Gipuzkoan % 18k eta Araban % 16k. Hori diote Gazteen Euskal Behatokiak gazte lonja eta lokalei buruz egindako ikerketaren emaitzek. Ikerketa hori gaur goizean aurkeztu du Jon Redondo Gazteria eta Kirol zuzendariak.
Ikerketa gauzatzeko telefono bidezko inkestak egin zitzaizkien 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazteri 2012ko azaroaren 23a eta abenduaren 4a bitartean.
Gaur egun lonja edo lokala duten gazteak aztergai hartuta esan dezakegu mutil gehiago daudela neskak baino, batez beste 21 urte dituztela, ikasleak direla eta ia guztiak jatorrizko familiarekin bizi direla.
Gazteen lokal gehienak mistoak dira, baina lonjadunen % 23k beren lonjetan kide guztiak mutilak direla diote.