Gazteen artean drogen kontsumoa prebenitzeko aplikazioa
Gizarteari zerbitzu erabilgarri bat eman nahi dieten mugikorreko aplikazioak gero eta ohikoagoak dira.
Esparru ezberdinetara zuzenduta egoten dira aplikazio hauek: osasuna, detekzio goiztiarra, prebentzioa,.. .
Honen adibide da espainiar Osasun Ministerioak orain dela hilabete batzuk aurkeztu zuen “Plan Nacional sobre Drogas” aplikazioa. Aplikazio honen helburua gazteen artean drogen kontsumoa prebenitzea da eta drogekin lotutako arriskuei buruz eta substantzia gabeko beste adikzio batzuei buruzko informazioa eskaintzen du. Biztanleria guztiari zuzenduta dago baina bereziki profesionalentzat ere atal zehatzak ditu. Smartphone eta tabletetarako eginda dago eta “AppStore-n”, “GooglePlay-n”, “Facebook-en”, “Twitter-en”, “Youtube-n” eta Drogei buruzko Plan Nazionalaren web orrian eskuratu daiteke.
Aplikazio honek eskaintzen dizkigun baliabideetako batzuk:
- Substantzia ezberdinek dituzten arriskuei buruzko informazioa.
- Senideak edo ezagunak kontsumitzen ari diren susmo edo frogaren aurrean jarraitu beharreko pausuei buruzko informazioa.
- Indarrean dagoen legediari buruzko informazioa.
- Espainiar estatuan dauden egoitza edo zentru terapeutikoen mapa.
- Profesionalei zuzendutako informazioa: Estrategia Nazionala, Ekintza Plana, Drogei buruzko Espainiar Behatokiaren inkesta eta adierazleak,… .
- Eredu egokitzat hartzen diren prebentzio, tratamendu eta kalteen murrizketara zuzendutako programei buruzko informazioa.