Bizkaian gurasoak erasotzen dituzte nerabeen kopurua handitu da
Iaz bakarrik, tratu txarren edo eraso sexualen famili esku hartzeko programa sikologiaren barruan, 1.164 pertsona hartu ziren. Etxeko indarkeriaren gaitzari interbidea ematea oso zaila da, nahiz eta Aldundiak honen aurkako mekanismoak indarrean euki. Etxeko nerabe erasotzaileen esku hartze programaren barruan, iaz, 205 pertsonari arreta eman zitzaien, 2012.urtean baino 19 gehiago. Datu hau 68 familiari eta 70 neraberi dagokio.
Zentzu honetan, etxeko biolentzian espezializaturiko esku hartze familiarraren zerbitzuan 379 pertsona hartu ziren, 2012.urtean baino %11,8 gehiago.
Egoitza- eta larrialdietako-arreta zerbitzuan , iaz 202 sartze egin ziren, 2012.urtean baino 32 gitxiago- 115 emakume eta 87 ume. Datu honeri aurreko urteetan egondako 85 pertsona gehitu behar zaio, 65 emakume eta 20 adingabeko, honela, guztira, arreta emaniko pertsonak 287 izan ziran.