Formakuntza eta esperientzien partekatzea Montevideon
Etorkintza Elkargoak Uruguaiko drogen Batzorde Nazionalarekin batera, formakuntza bat eskaini du pasa den astean. Formakuntza horretan 200 profesionaletik gora batu izan dira.
Formakuntza hau, 2013. urtean hasi zen kolaborazio-proiektu baten bigarren fasea da. Kolaborazio-proiektu honen barne, Etorkintza Elkargoak Uruguaiko gobernuari Prebentzioa-online plataformaren lagapena eskaini dio, arrisku egoeran dauden gazteekin zuzenean esku hartzen duten profesionalek lanerako baliabide bezala erabili dezaten.
Formakuntza saio hauen helburua bikoitza izan da: alde batetik, profesional hauei plataformaren erabilera erakustea eta bestetik, Etorkintza Elkargoak gauzatzen dituen programak ezagutzera ematea, esperientziak partekatzeko asmoarekin.
Honez gain, guretzat oso aberasgarria izan da Uruguaien, prebentzioaren, tratamenduaren eta garapen komunitarioaren arloan garatzen diren proiektu ezberdinak ezagutzeko aukera izatea:
• “Plan Juntos la Cachimba”
• “Centro de tratamiento el portal amarillo”
• “Proyecto Ciudadela”
Esperientzia hau oso aberasgarria eta atsegina izan zaigu Etorkintza Elkargotik parte hartu dugun hiru profesionaloi, asko ikasi baitugu eta ikasitako guztia, gure elkargoan egiten dugun lanean barneratu ahal izango baitugu.
Bihotzez eskertzen dugu esperientzien partekatze honetan parte hartu ahal izana eta aste honetan elkarlanean aritu izan garen profesional guztien inplikazioa eta harrera.